GASTROMUSEUMS bisita 4 zaporetan margotutako mundua erakusketara

Euskal sukaldaritzako lau saltsa horien inguruan ardaztuta dago erakusketa. Saltsa bakoitza bere garai historikoari eta orduko protagonistei lotuta dago, baita gure lurraldera elikagaiak, espezieak, tresnak, errezetak eta, azken buruan, kultura ekarri zituzten kanpoko zibilizazioei ere, haiek ere gure kultura garatzen lagundu baitzuten. Horrez gain, euskal gastronomiak beste kultura batzuei egindako ekarpenak ere barne hartzen ditu erakusketak, baita kondairak, istorioak eta euskal sukaldaritza tradizionaleko zein berriko errezetak ere. 

Gainera, saltsa bakoitzak lotura berezia du Euskadiko sukaldaritza-paisaiekin eta itsasoko zein lurreko paisaia horietako produktuekin. Batzuetan euskal kostaldea izango da, bestetan mendiak eta haranak, eta beste batzuetan hiru hiriburuetako abangoardia.

Erakusketa 4 gune nagusik, 4 kolorek, 4 zaporek osatzen dute, eta horietako bakoitza zenbait pieza eta lanabesekin apainduta dago, saltsa bakoitzaren historiaz hitz egiteko. 

Hainbat bisita-mota daude: 

  • Bisita audiogidaduna, doakoa
  • Gastromuseums bisita: Euskadiko museo gastronomikoen sareak eskainitako dastaketa berezia; kostua: 12 €.
    • Datak: Uztailak 30 eta abuztuak 20, 12:30etan.

Gainera, haurrentzako ikasmateriala eta jolas-materiala ere jasotzen ditu erakusketak, Super Gilda pertsonaiaren eskutik. Euskadi Gastronomikak sortutako maskota dibertigarri horrek istorio bitxiak kontatuko dizkie haurrei gure gastronomiari, paisaiari, naturari eta beste hainbat gauzari buruz. 

AUDIO: Ongi etorri

Informazio gehiago

Irudi bidezko aperitiboa, goza dezakezun esperientzia dastatzeko

Publiko guztiak

Sagardoa
Pintxoak
Kultura eta tradizioak

Gipuzkoako mendietan eta haranetan

Kontsultatu

Gaztelania
/
Euskara

10€ - 25€