1989an sortutako familia-upategi honetan, artisau-eran egiten da lan. Astelehenetik ostiralera antolatzen dituzten bisitetan, hartzidura kontrolatutako 32 andelak, 1.700 upeleko ontzepabiloia eta 150.000 botilatik gorako edukieradun habetzan-gunea erakusten dituzte. Familia-etxebizitza eta 18-24 pertsonarentzako jangela pribatua edo txokoa ere baditu.