Hondarribiko alde zaharrean zehar paseo kultural bat egitea proposatzen dut, pintxo-bira batekin konbinatuz. Bisitariak pintxo taberna onenak eta sarituenak ezagutuko ditu, eta, aldi berean, hirigune historikoaren ondareaz eta historiaz gozatuko du. Zentzumenen plazerra!
Maila handiko gastronomia dastatuko du, hiriaren historia ezagutu bitartean. Gure ohituretan bete-betean murgiltzea, “Bidasoako Gourmet enbaxadorea” titulua duen tokiko gida batekin batera.
Ibilbidean geldialdiak egingo dira erreferentziako tabernetan eta bertan 5 pintxo eta 5 edari dastatuko dira (graduazio altuko edariak ez daude barne).
Ordua:12:30 y 19:30 (ostegunetan eta igandeetan izan ezik).
Taillerraren iraupena: 3 ordu.
Talde pribatuentzat. Jarduera ez da egokia adingabeentzat. Taldean adingabeak badaude, kontsultatu aldez aurretik.
Irudi bidezko aperitiboa, goza dezakezun esperientzia dastatzeko