Euskal txakolin tradizionalak gure kostaldeko edo haranetako itsas klimaren arrastoa du, eta fruta-usaineko eta apardun ardo hori ekoizten duten upategiek tradizioa eta teknologia uztartzen dituzte ekoizpen-prozesuetan.
Txakolin-upategiek bisita gidatuak, dastatzeak, inguruko ibilbideak, ostatua eta abar eskaintzen dituzte. Eskaintza zabala da, aukera ematen duena ahalegin eta dedikazio handiz merezitako aintzatespena eta ospea lortu dituen ardo horren historiaren eta eboluzioaren berri izatea.